Krisia, Fagorren
PSOEk eredu alemaniarra proposatu du, Fagor Etxetresnak salbatzeko
Erredakzioa
Langileek heren bat murriztu beharko lituzkete laneguna eta soldata, eta, beste bi herenetatik, bat enpresak ordainduko luke, eta, bestea, Estatuak.
Valeriano Gomez PSOEk ekonomia gaietan duen bozeramaile eta Espainiako Gobernuko Lan ministro ohiak Fagor Etxetresnak konpainian eredu alemaniarra ezartzea proposatu du.
Eredu horrekin, langileek heren bat murrizten dituzte laneguna eta soldata, eta, beste bi herenetatik, bat enpresak ordaintzen du, eta, bestea, Estatuak.
Valeriano Gomezen ustez, Mondragon Korporazio Kooperatiboaren (MCC) konpainia "salbatzea" posible da, horren arazoak "konpondu" daitezkeelako.
Lan ministro ohiak ontzat eman du eredu alemaniarra, krisi garaietan kostuak murriztea ekartzen duelako, eta langileek langabezia-saririk kontsumitzen ez dutelako. "Eta azken hori da, hain zuzen ere, enplegu erregulazio txostenen arazo handienetako bat", gaineratu du.