Itxi

Bankuak

BBVAk China Citic Banken % 5,1 saldu du 944 milioi euroren truke

Erredakzioa

Salmenta horrekin taldearen kaudimena handitu nahi dute, Manuel Cid BBVAko finantza zuzendariak azaldu duenez.

Argazkia: EiTB

BBVAk China Citic Bank finantza erakundearen % 5,1 saldu dio Txinako CITIC Limited bankuari, 944 milioi euroren truke. Hala ere, oraindik China Citic Bank erakundean % 9,9ko parte-hartzea izango du, BBVAk Espainiako Balore Merkatuari ostegun honetan jakinarazi dionez.

Salmenta 2013ko azken hiruhilekoan gauzatzea espero dute, eta "aparteko eragin negatiboa" izango du taldeari esleitutako irabazietan; batez ere, parte-hartze horri merkatuko balorea jarriko zaiolako.

Manuel Cid BBVA taldeko finantza zuzendariak azaldu duenez, 2019an indarrean sartuko den Basilea III araudi berriak beste finantza erakunde batzuetan % 15eko parte-hartzea gainditzen duten erakundeak zigortuko ditu. Aipaturiko muga hori gainditzen zuen BBVAk, eta horregatik hartu du erabakia. Halaber, salmentari esker, taldearen kaudimena handitzea lortuko dute; 73 puntutan, hain zuzen.

2015. edo 2016. urteetarako zein kaudimen maila izango duten galdetuta, BBVAren gisako banku batek % 10etik gorako ratioa beharko lukeela adierazi du.

BBVAk orain parte-hartze "hutsala" izango du China Citic Bank finantza erakundean, eta horrek, aldi berean, erreserbarako gordetako diru-kopurua 2.400 milioi eurora handitzea ahalbidetuko dio.

Eragiketa horrek BBVA taldearen dibidenduen politikan ez du eraginik izango, eta, etorkizunean aldaketarekin badago, Administrazio Kontseiluak hartuko du erabakia, Ciden arabera.

Albisteak (1)