Itxi

Analisia

Zer gertatuko da orain Fagor Etxestresnakekin?

Erredakzioa

Hiru aukera ditu orain Fagor Etxetresnakek: Hartzekodunekin hitzarmena sinatu, erabateko likidazioa egin edo likidazio traslatiboa.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Fagor Etxetresnakek adierazi du hartzekodunen konkurtsoan sartzeak enpresaren desagertzea ekarriko duela. Litekeena Fagor Etxetresnaken amaiera hori izatea da, baina Euskal Autonomia Erkidegoan hiru aukera daude hartzekodunen konkurtsoan sartu ondoren:

1) Hartzekodunekin hitzarmena sinatzea: Modu horretan posible litzateke zorra negoziatzea eta jarduerarekin jarraitzea. Aurrekariak ikusita, lehen aukera hau baztertuta egongo litzateke.

2) Erabateko likidazioa: Enpresaren aktiboak saldu eta, lortutako diruarekin, zorrak ordaindu. Horretarako norbaitek enpresaren aktiboak erosteko interesa izan beharko luke.

3) Likidazio traslatiboa: Enpresa beste jabe edo kooperatiba bati saldu. Jabe berri horrek, beste izen bat erabilita, produktuak saltzen jarraitzeko aukera izango luke. Hala ere, hartzekodunen konkurtsoan sartzen diren 10 enpresetatik 9 erabateko likidazioa aukeratzen dute.

Hortik aurrera, hiru dira lehentasuna izango duten hartzekodunak

1) Bankuak eta kutxak

2) Erakundeak: Gizarte Segurantza edo Ogasuna, adibidez.

3) Langileak: Baina Fagor Etxetresnaken kasuan, enpresaren jabeak dira eta, horrenbestez, kobratzen azkenak izango dira (beti ere kobratzeko dirurik baldin badago).

Albisteak (2)

Bideoak (1)