Itxi

Urriko datuak

Langabeziak % 1 egin du gora Hego Euskal Herrian

Erredakzioa

Estatuan, orotara 4,8 milioi pertsona daude lanik gabe. Hala ere, iazko urriarekin alderatuz, 22.138 pertsona gutxiago daude langabezian.

Langabeziak gora egin du urrian. EFE.

Langabeziak % 1 egin du gora urrian Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 176.267 pertsona dira lanik gabe daudenak, gaur Enplegu eta Gizarte Segurantzak argitaratutako datuen arabera.

Azken hiru hilabeteetan, langabeziak gora egin du EAEn, eta urrian iazko hilabete berean baino 10.189 langabe gehiago zeuden Euskadin (% 6,06 gehiago).

Nafarroan, berriz, igoera % 1,02koa izan da urrian (515 langabe gehiago). Guztira 50.922 pertsona dira lanik gabe daudenak. Iazko urriko datuekin alderatuz, langabeen kopuruak % 0,14 egin du behera (71 lagun).

Estatuan, langabeziak % 1,8 egin du gora urrian, iraileko datuekin alderatuz, eta aurreko hilabetean baino 87.028 pertsona gehiago daude lanik gabe. Orotara, 4.811.383 langabe daude Estatuan.

Hala ere, iazko urrian baino 22.138 langabe gutxiago daude Estatuan. 2007ko maiatzetik, urtez urteko datuak alderatuta, lehen jaitsiera izan da urrikoa.

Albisteak (1)