Itxi

Datu ofizialak

Etxebizitzen salmenta % 16 jaitsi da irailean Euskadin

Erredakzioa

Estatuko Estatistika Institutuak iragarri dituen datuen arabera, 824 etxebizitza saldu ziren irailean Euskadin. 2012an, 989 saldu zituzten.

Etxebizitzen salmenta % 16 jaitsi Euskadin. Foto: EiTB

Etxebizitzen salmenta % 16 jaitsi da irailean, Euskadin, iazko garai bereko datuekin alderatuta. Gainera, Espainiako datua (% 8,6 jaitsi da) bikoiztu egin du.

Estatuko Estatistika Institutuak iragarri dituen datuen arabera, 824 etxebizitza saldu ziren irailean Euskadin. 2012an, epe berean, 989 saldu zituzten.

Hamar etxebizitzatik ia zortzi (648) merkatu librekoak ziren eta gainerakoak (176) babestutakoak. Antzinatasunari dagokionez, hamarretik sei bigarren eskukoak ziren (329), eta hamarretik lau (495) eraiki berri zeuden.

Saldutako 824 etxebizitzez gain, 918k jabea aldatu zuten. Horrela, 499 herentzian eta 51 dohaintzan jaso zituzten, eta 41 permuta izan ziren.

Euskadiko merkatuaren jaitsiera (% 16koa) Espainiakoaren bikoitza (% 8,6koa) izan da irailean. Hala ere, Euskadi Espainiako autonomia erkidegoen taularen erdialdean kokatu da. Errioxan saldu dira etxebizitza gutxien (% 47ko jaitsiera izan da bertan). Kanariak (% 32,3), Katalunia (% 9) eta Andaluzia (% 0,5) dira gorakada handienak izan dituzten erkidegoak.