Itxi

Aurrekontuak 2014

Sail bakoitzean zuzenketa partzialak negoziatzeko prest da PP

Erredakzioa

Alderdi Popularrak ''jarrera kritikoari eutsiko'' diola esan du Oyarzabalek, baina, aldi berean, ''jarrera konstruktiboa'' ere izango dutela azpimarratu du.

2014ko Aurrekontuen proiektuaren inguruan Eusko Jaurlaritzarekin ''hitz egiteko prest'' da PP, Iñaki Oyarzabal Euskadiko Alderdi Popularraren idazkari nagusiak adierazi duenez. Halaber, sail bakoitzaren aurrekontuari egingo dizkioten zuzenketa partzialak negoziatzeko prest azaldu dira 'popularrak'.

Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, Oyarzabalek esan du ''jarrera kritikoari eutsiko'' diotela, baina, aldi berean, ''jarrera konstruktiboa'' izango dutela.

Helburu horrekin, ''izaera tekniko, ekonomiko eta politikoa'' izango duten zuzenketak prestatzen ari da PP, idazkari nagusiak aurreratu duenez.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)