Autobideen kudeaketa
Bidegi eta Bidelanen akordioarekin 17 milioi aurreztuko ditu Gipuzkoak
Erredakzioa
Aldundia kritikatu zuten "ahots asko isildu beharko" direla ohartarazi du Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak
Bidegik 17.083.000 euro aurreztuko ditu Bidelanekin lortutako akordioarekin, Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak iragarri duenez. Ordaintzeko formula aldatuko dute "zerbitzuaren kalitatea eta lanpostuak murriztu gabe", erantsi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiak salaketa aurkeztu zuen Bidelanen kontratua baliogabetzeko. Donostiako epaitegiak salaketa onartu zuen. Akordioa Aldundiaren negoziaketei esker lortu dela goraipatu du Ugartek.
Bildu Gobernura heldu denetik Aldundiak 20 milioi euro aurreztu dituela uste du Ugartek; izan ere, 2018ra arteko egitasmo ekonomiko eta finantzieroaren aldaketarekin 17 milioi aurreztu dituzte.
Trukean Aldundiak salaketa atzera botako du, Ugartek azaldu duenez. Aldundia kritikatu zuten "ahots asko isildu beharko" direla ohartarazi du Ugartek. Bozeramailearen hitzetan, aurreko foru gobernuak (EAJ) egindako kontratuak "15,6 milioi euroko kostu gehigarria suposatzen zuen, enpresak berak onartu duenez". Hala ere, Bidelaneko iturriek gezurtatu dute.