Itxi

Aurrekontuak

PPk eta EAJk Arabako aurrekontuetarako akordioa adostu dute

Erredakzioa

Bi alderdiek Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak erraztuko dituen akordioa aurkeztu eta bi egunera heldu da EAJren babesa. Sinadura besterik ez zaio falta.

Javier de Andres Arabako diputatu nagusia. Argazkia: ETB.

PPk eta EAJk Arabako aurrekontuetarako akordioa adostu dute. Akordio horren ondorioz gauzatuko dira 2014an aipatutako herrialdeko aurrekontuak. Babesa ezinbestekoa zen; izan ere, Arabako Aldundian ez du gehiengorik PPk, eta, hortaz, beste talderen baten laguntza behar zuen proiekturako. Bi alderdiek Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak erraztuko dituen akordioa aurkeztu eta bi egunera heldu da orain EAJren babesa Araban. Sinadura besterik ez zaio falta.

Javier de Andres diputatu nagusiak EAJn jarri du gehienbat arreta, azken hilabeteotan, aurrekontuetarako behar zuen babesa lortzeko negoziazioetan. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen inguruko akordioak ez zekarren, aste honetan bertan esan dutenez, Arabako akordioa, baina azkenean hori ere heldu da.

Albisteak (2)