Itxi

Bidesariak

Industrien kostu elektrikoa murriztea adostu dute Gobernuak eta EAJk

Erredakzioa

Hain zuzen ere, energia kontsumo handiko tarifen bidesariak hurrengo bi urteetan % 50 jaistea hitzartu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Gobernuak eta EAJk energia elektriko ugari kontsumitzen duten industriei kostu elektrikoa murriztea adostu dute gaur. Hain zuzen ere, 30 kW-etik gorako tarifen bidesariak hurrengo bi urteetan % 50 jaistea hitzartu dute, Pedro Azpiazu EAJko diputatuak iragarri duenez.

Bidesariak Espainiako Gobernuak konpainia elektrikoei sare elektrikoa erabiltzeagatik kobratzen dizkien zergak dira. Aldi berean, konpainiek kontsumitzaileei kobratzen diete zenbateko hori. Hori dela eta, bidesariak kontsumitzaileen azken fakturaren % 60 dira.

Abuztuan, Industria Ministerioak handitu egin zuen 30 kW-etik gorako tarifen bidesariak, eta horrek batik bat industria astunei (metalaren eta altzairuaren sektorekoak, adibidez) eragin die. Industria mota horiek, hain justu, garrantzi handikoak dira Euskadin.

Jaurlaritza, "pozik"

Testuinguru honetan, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua "pozik" agertu da akordioarekin.

Sailburuaren arabera, Espainiako Gobernuaren erreforma elektrikoa "ez da onena", baina, hori hobetzeko asmoz, Industria Ministerioarekin arlo horretan "lanean" ari direla gaineratu du.

Horren esanetan, EAEko industriak 30 kW-eko sarera konektatuta daude, eta, horrenbestez, bidesariek "kalte handia" egiten diete.

Orain, baina, "hobekuntza" nabarituko dute, kostuak "aurreztu" egingo baitituzte.

Albisteak (2)

Bideoak (1)