Itxi

Prezio igoerak

Garraioa, argindarra, zergak... 2014an garestituko diren prezioak

Erredakzioa

Erosteko ahalmenak behera egiten jarraituko du urte berrian. Energia buruhauste handienetakoa izango da.

Renferen aldiriko trenak % 1,9 garestituko dira

Herritarren erosteko ahalmenak jaisten jarraituko du 2014. urtean. Izan ere, soldata gehienak izoztu edo jaitsi egingo dira, eta, gainera, prezio ugari garestitu egingo dira urtarrilaren 1ean, horietako asko, gainera, KPIren gainetik (% 1,5 ingurukoa izango dela aurreikusten da).

Testuinguru horretan, pentsio publikoak % 0,25 igoko dira, hau da, pentsiodunek 2,5 euro gehiago kobratuko dituzte hilean.

Gutxieneko soldata izoztuta egongo da, eta funtzionario publikoek ere berdin kobratzen jarraituko dute.

Gora egingo duten prezioen alorrean, energia izango da buruko min gehien emango duenetako bat. Horren ildotik, gasaren eta butanoaren prezioak berdin mantenduko dira, baina argindarra % 2,3 garestituko da.

Garraioa ere garestiagoa izango da, eta gehiago ordaindu beharko dugu gure ibilgailuetan edo garraio publikoan hemendik hara mugitzeko.

Horrela, Estatuaren autobidearen bidesariak % 1,85 igoko dira, eta Gipuzkoakoak, % 3,5.

Renfek % 1,9 igoko du aldiriko trenetako txartelen prezioa. Bilboko eta Gasteizko tranbiak % 1,95 garestituko dira, eta Gipuzkoako autobusak, % 4.

Bilboko metroan, txartel arrunta 5 zentimo garestituko da bi zona zeharkatzen dituen bidaietan, eta 10 zentimo joan-etorria erosita.

Aireportuetako tasak % 0,9 igoko dira.

Bestalde, Espainiako Gobernuak % 1,5 igoko du sendagaien koordainketa, pentsiodunentzat.

Gainera, udal askok ere zergak igoko dituzte.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)