Itxi

Eskuduntza berriak

Euskadiren esku izango diren zazpi zerga berriak

David Perez | eitb.com

Besteak beste, loteria sari batzuen zergak kudeatzen hasiko dira EAEko foru aldundiak.

EAEko ogasunek loteria sarien % 20 jasoko dute. EiTB

Espainiako Gobernuak zazpi zergaren kudeaketa transferituko die gaur Euskadiko erakundeei. Hain zuzen ere, hauek dira eskuduntza berriak:

- Loteria eta apustu sari batzuen gaineko zerga berezia

- Kreditu erakundeetako gordailuen gaineko zerga

- Energia elektrikoaren ekoizpenaren gaineko zerga

- Erregai nuklearraren ekoizpenaren eta biltegiratzearen gaineko zerga

- Hidrokarburoen gaineko zerga berezia

- Berotegi-efektua sortzen duten gas fluoratuen gaineko zerga

- Joko jardueren gaineko zerga

Transferentzien gakoak

- Loteria sarien gaineko zergaren kasuan, neurriak atzeraeraginezko izaera izango du, 2013. urteko urtarrilaren 1etik aurrera. Horrenbestez, Gipuzkoako Ogasunak Gabonetako Loterian Arrasaten egokitu zen sari nagusiaren % 20 bilduko du.

- Akordioak ez du jasotzen azken sei urteotako Kupoaren likidazioa, erakundeen artean adostasunik ez dagoelako oraindik.

- Akordioa Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hiru aldundiek sinatuko dute. Hori dela eta, ezker abertzaleak Espainiako Gobernuarekin sinatuko duen lehen akordioa izango da, Gipuzkoako Aldundia Bilduren esku baitago.