Eskaintza
Ekarpen subordinatuen ordez beste batzuk ematea aztertuko du Eroskik
Erredakzioa
Mendeko finantza-ekarpenen ordez bestelako finantza-ekarpen batzuk ematea aztertzen ari da Eroski.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eroski finantza-ekarpen subordinatuak aldatzeko plan bat diseinatzen ari da, horiek merkaturatu zituzten finantza erakundeekin batera, "betiko zorra" izenarekin ezagutzen den produktu horren truke epe luzerako bonuak (kitatzea eta likidezia dutenak) emateko.
22 bankuk hartzekodunekin zorra berregituratzeko prozesua amaitzen dutenean jarriko dute martxan proposamen hori. Eroskik 2.500 milioi eurorekin berfinantzatzea eskatu die erakunde horiei.
Babes gehien duen aukerak % 30 kitatzea, % 15 eskudirutan ordaintzea eta gainerako % 55a Eroskiren 12 urterako bonuen truke aldatzea proposatzen du. 30.000 inbertitzailek kontratatu zituzten Eroskiren finantza-ekarpenak (660 milioi euro, guztira).
Eroskiren bi ekarpenen kotizazioa etetea erabaki du gaur Baloreen Merkatuko Espainiako Batzordeak. Horren arabera, balore horien garapenean eragina izan dezaketen baldintzak daudela iritzita erabaki du behin-behineko neurri hori hartzea.
Urte amaieran, 2.500 milioi euroko zorra finantzatzeko babesa lortu zuen Eroskik, 22 entitateren babesa lortuta. Agustin Markaide Eroskiko presidenteak enpresaren pasiboak murrizten jarraitzeko konpromisoa agertu zuen, bost urtean 1.200 milioi euro murriztu eta gero.