Itxi

6.475 milioi

Ekonomia suspertzeko plana hilabete honetan onartuko du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Euskadiko ekonomia berriz ere hazi dadin neurriak eskainiko ditu planak, lehendakariak azpimarratu duenez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Urtarrila bukatu baino lehen, Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko programa onartuko du Eusko jaurlaritzak, Iñigo Urkullu lehendakariak ostiral honetan adierazi duenez. Guztira, 6.475 milioi euro bideratuko dituzte, hiru urtetan.

Muskizen eman du planaren berri lehendakariak, Marcelo Gangoiti sarien banaketa ekitaldian.

Euskadiko ekonomia berriz ere hazi dadin neurriak eskainiko ditu planak, lehendakariak azpimarratu duenez. Zehazki, industria, inbertsioa, berrikuntza eta nazioarteratzea izango ditu ardatz.

Urkulluk esan du jakin badakiela azken urteotan ''enpleguari eusteko'' enpresa askok zein zailtasun izan dituzten eta zein ahalegin egin behar izan dituzten.

Halaber, ostiral honetan Eustatek langabeziaren inguruan emandako datuetaz ere aritu da. Horien arabera, % 15,3ra igo da EAEko langabezia-tasa. Okupazio datuari dagokionez, 7.800 pertsona aktibo gehiago daude Euskadin, gehien bat zerbitzuetan eta industrian lan egiten dute.

"Egun, Euskadin, joan den urtean baino pertsona aktibo gehiago daude; baina ez da nahikoa. Oraindik asko dago egiteko eta 2014a urte zaila izango da'', esan du.

Bideoak (1)