Itxi

Ebazpena

BBVAk epaia onartu du baina helegitea aurkeztea aztertzen ari da

Erredakzioa

Entitateak adierazi duenez, "epaia aztertzen" ari dira, "helegitea jarri edo ez erabakitzeko", baina BBVAk "ebazpen judizialak errespetatu eta onartu egiten ditu", nabarmendu du.

BBVA, Eroskiren finantza-ekarpen subordinatuak merkaturatu zituen erakundeetako bat, Marcos Bermudez Bilboko Merkataritza-arloko 1 zenbakiko epaitegiko epaileak hartutako erabakiaren kontra helegitea aurkeztea aztertzen ari da. Epaileak ekarpenak erakunde horretan erosi zituzten 68 pertsonari dirua bueltatzea agindu du eta Eroski absolbitu.

BBVAtik ziurtatu dutenez, erakundeak "ebazpen judizialak errespetatu eta onartu egiten ditu". Nolanahi ere, bankuaren zerbitzu juridikoak "epaia aztertzen" ari direla gaineratu dute, "erabakiaren kontra helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko".

Epaia

BBVAk ez zuela garbi jokatu ebatzi du Marcos Bermudez epaileak, eta, horrenbestez, dirua interes eta guzti bueltatu beharko die Eroskiren ekarpenak erosi ondoren dirua berreskuratu ezin zutela ikusita salaketa elkarrekin jarri zuten 68 bezeroei.

Epaileak zigorrik gabe utzi du Eroski, Fiskaltzak epaiketan eskatutakoaren bidetik jota.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)