Krisia
Urkullu: 'Euskadi atzeraldi ekonomikotik atera da'
Erredakzioa
Nolanahi ere, lehendakariak ohartarazi du egoerak "zaila" izaten jarraitzen duela eta "esfortzu handiak" beharko direla etorkizunean.
Iñigo Urkullu lehendakariak esan duenez, Euskadik atzeraldi ekonomikoa gainditu du, testuingurua "zaila" den arren eta "esfortzu gehiago" beharko badira ere.
"Gorritik laranjara pasatu gara, eta orain helburua laranjatik berdera igarotzea da", adierazi du.
Horren harian, Jaurlaritzaren helburuak ondokoak direla nabarmendu du: "gizarte zerbitzuei eta politika publikoei eustea, ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea".
"Atzeralditik atera gara, baina egoerak oso zaila izaten jarraitzen du eta ahalegin gehiago egiten jarraitu beharko dugu", azpimarratu du Onda Vasca irratian egindako elkarrizketan.