Itxi

2.500 milioi

Zorra berriz finantzatzeko 'oinarriak' bankuekin adostu ditu Eroskik

Erredakzioa

"Edozein zehaztasun aurreratzeko goiz" dela, eta "pasiboa berregituratzea falta" dela ziurtatu du konpainiak.

Artxiboko irudia: EiTB

2.500 milioi euroko zorra berriro finantzatzeko "akordiorako oinarriak" bankuekin adostu dituela adierazi du gaur Eroskik. Hala ere, "pasiboaren berregituraketa zehaztea falta" dela esan du.

"Akordioaren oinarriak finantza entitateekin adostu ditugu, baina edozein zehaztasun aurreratzeko goiz da", azaldu dute Eroskiko iturriek.

Kooperatiba eta bankuak, beraz, pasiboaren berregituraketa negoziatzen ari dira, eta "oso goiz da kopuruak aurreratzeko". Eroskiren esanetan, "prozesu konplexua da eta oraindik luze joko du, baina negoziazioaren erritmoa egokia da".

Konpainiak iragan astean aurreratu zuenez, uda baino lehen zorra berriz finantzatzeko akordioa ixteko helburua du.

Finantza-ekarpen subordinatuen % 55 itzultzeko bankuekin daukan zorra kitatu behar du konpainiak.

Albisteak (7)