Itxi

Izendapena

Josu Jon Imaz kontseilari delegatu izendatu du Repsol konpainiak

Erredakzioa

Imaz EAJko presidentea izan zen 2004tik 2007ra arte. Urtebete geroago, 2008an, Petronor enpresako presidente izendatu zuten eta 2012an Repsoleko Zuzendaritza Batzordean sartu zen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Josu Jon Imaz EAJko presidente ohia eta Petronor enpresako presidentea kontseilari delegatu izendatu du Repsol konpainiak. Imaz 2012ko maiatzaz geroztik Repsoleko Zuzendaritza Batzordeko kidea da.

Petrolio-konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari gaur jakitera eman dionez, izendapenarekin kontseilari delegatuaren kargua sortu dute Repsolen. Administrazio Kontseiluak zuzendaritzaren berregituraketa onartu du gaur, eta kontseilari delegatuaren sorrera ardatz nagusia da.

Antonio Brufau konpainiako presidenteak berregituraketa proposatu zuen, Repsolen "erronka berriak" aurrera eramateko helburuarekin. Izendapenen Batzordeak proposamenaren aldeko txostena egin zuen.

Josu Jon Imaz EAJko presidentea izan zen 2004tik 2007ra arte. Urtebete geroago, 2008an, Petronor enpresako presidente izendatu zuten eta 2012an Repsoleko Zuzendaritza Batzordean sartu zen Energia Berrien eta Industria Arloko zuzendari nagusi bezala.

Zuzendaritzan Paulina Beato kontseilaria ordezkatuko du Imazek. Beatok dimisioa aurkeztu zuen, eta Administrazio Kontseiluak onartu egin du bederatzi urte karguan eman eta gero. Duela hilabete bat akziodunen batzar orokorrak Beato berriz aukeratu zuen.

Petrolio-konpainiaren hitzetan, Imazen izendapenak "Repsolen kulturako nortasun ikurrekin bat dator", hau da, "enpresako profesionaletan oinarritzea, hezkuntza zabala duten profesionaletan, kalifikazio handia baitu, energia sektorea ongi baino hobeto ezagutzen du eta enpresaren etorkizuneko erronkekin ados dago".

Antonio Brufau konpainiako presidentearen ahotan, Imaz "Repsolen ibilbide bikaina duen profesionala da, gaitasun tekniko handia du, gaztea da eta konpainiarekin bat dator; kontseilari delegatu egokiena da".

Albisteak (3)

Bideoak (1)