Itxi

Abiadura Handiko Trena

Barcinak ukatu egin du AHTaren ordainketan irregulartasunak daudenik

Erredakzioa

Nafarroako presidenteak gogora ekarri duenez, Foru Erkidegoan proiektua finantzatzeko sistemak "ez du zerikusirik Katalunian atzemandakoarekin".

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EiTB

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak ukatu egin du AHTren lanen finantziazioan irregulartasunak izan direla, Foru Erkidegoan proiektu hori ordaintzeko sistemak "ez baitu zerikusirik Katalunian atzemandakoarekin".

Barcinak, Parlamentuko saioa hasi aurretik adierazi duenez, Espainiako Estatuak eta Foru Erkidegoak egindako itunaren arabera, AHTren lanen zati bat eta interesak aurreratzen ditu Nafarroako Gobernuak, eta gero Madrilgoak itzuli egiten du.

Presidenteak azpimarratu du Estatuak EAErekin duen itun bera eskatu diola Gobernuari, "askoz ere gehiago" gustatzen zaiolako, AHTren lanengatik aurreratzen den dirua kupotik kentzen delako.

Albisteak (4)