Itxi

Energia

Errusiako gasarekiko dependentzia murrizteko plana aurkeztuko du EBk

Erredakzioa

Europako Batzordeak gerta litezkeen hornikuntza etenei aurre egin nahi die eta, epe luzera, mendekotasuna murriztu. Egun, Europan erabiltzen den gasaren herena Errusiatik dator.

Gazprom-en gasbidea. Argazkia: Gazprom

Europako Batzordeak Europar Batasunaren sistema energetikoaren erresistentzia handitu nahi du, gerta litezkeen hornikuntza etenei aurre egiteko eta, epe luzera, Errusiarekiko mendekotasuna murrizteko. Gaur egun, Europan erabiltzen den gasaren herena Errusiatik dator.

Planarekin batera, Europar Batasunean gas-hornidura bermatzeko txosten bat egingo dute. EBk ez badu ezer egiten, 2035ean petrolio eta gasarekiko mendekotasun energetikoak % 85 egingo du gora.

Errusiarekiko dependentzia murrizteko, Europako buruek hornitzeko iturriak dibertsifikatzearen alde egingo dute, Iberiar Penintsularekin eta Mediterraneo itsasoarekin konexio gehiago eginez.

Iturri horiek dibertsifikatzeaz gain, kontsumoa murrizteko errezetak aurkeztuko dituzte, eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta tokian tokiko energia-iturriak bultzatzeko: berriztagarriak, adibidez, baina baita nuklearra edota fracking bidez lortutako gasa.

Azkenik, EBko herrialdeek "elkartasunez" aritzeko konpromisoa bultzatuko dute hornidura bat-batean etenez gero sortuko litzatekeen egoerari aurre egiteko eta "talde baten moduan" arituko omen dira, beste herrialde batzuekin kontratuak sinatzeko eta negoziazio boterea handitzeko.

Informazio gehiago (1)