Itxi

BBK, Kutxa eta Vital

EH Bildu: 'Kutxena azken urteetako lapurretarik handiena izango da'

Erredakzioa

Koalizioak "hiru aurrezki kutxetan kontrol publikoari eutsi eta pribatizazioa saihesteko eztabaida" zabaltzeko proposamena egin du, baina EAJk, PSEk eta PPk ez dute onartu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EH Bilduk "erantzukizuna onartu eta Kutxabanken pribatizazio prozesua gelditzeko" eskatu die EAJ, PSE eta PP alderdiei; izan ere, ekainaren 30ean BBK eta Vital fundazio bihurtuz gero Euskadin "azken hamarkadetan izandako lapurretarik handiena" egingo dute.

Donostian emandako prentsaurrekoan, Joseba Permach eta Ainhoa Beola EH Bilduko bozeramaileek aditzera eman dute EAJk, PSEk eta PPk ez dutela EH Bilduk egindako proposamena onartu. Proposamen horretan, koalizio abertzaleak "hiru arrezki kutxetan eztabaida zabaltzea" eskatzen zuen, "kontrol publikoari eusteko eta pribatizazioa geldiarazteko".

Permachen ustez, "nahitaezkoa da alderdi politikoek BBK eta Vital ekainaren 30ean fundazio bihurtzeko prozesua gelditzea, abendura arte denbora dagoelako".

"Gainerako alderdiek proposamenaren aurkako jarrera agertu dute, dagoeneko BBKn eta Vitalen hasitako prozesuak gelditzerik ez dagoela esanda", salatu dute prentsaurrekoan.

Horren harian, "EAJren, PSEren eta PPren asmoa Kutxabank pribatizatzea" dela kritikatu dute, eta horretarako "eskura dituzten baliabide guztiak" erabiliko dituztela, "epeak arinduz eta legeak aldatuz".

Kutxa

Permachek azaldu duenez, Kutxak Kutxabanken % 32 dauka, BBK-k % 57 eta Vitalek gainerakoa. Ondorioz, astelehenean akzioen % 68 dutenek (BBK eta Vital) kutxak fundazio bihurtu nahi dituzte azken hamarkadetako lapurretarik handiena egiteko".

Albisteak (3)

Bideoak (1)