Itxi

Basquetour

Aurten turista gehiago etortzea aurreikusi du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Tapiak plazaratu duenez, iaz, 234.355 kataluniar izan ziren Euskadin, eta "Estatutik datozen bisitarien artean Katalunia hirugarrena da, Madril eta euskal herritarren atzetik".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasuneko sailburuak esan duenez, Jaurlaritzak "uda positibo" bat aurreikusi du Euskadirentzat, turisten joan-etorriak gora egingo baitu, aurreko maiatzean izandako joerari eutsiz.

Tapiak Bartzelonan egin ditu adierazpenak, Basquetour Jaurlaritzaren Turismo Euskal Agentziak hiriburu kataluniarreko kaleetan zehar kanpaina bat abiarazi duelako.

Arantza Tapiak gogora ekarri duenez, iaz, 234.355 bisitari kataluniar izan ziren EAEn. Gainera, Tapiaren esanetan, "Estatutik datozen bisitarien artean Katalunia hirugarrena da, Madril eta euskal herritarren atzetik". "Kataluniarrak gurera etortzen dira, eta eurentzat 'erakargarri' izaten jarraitu nahi dugu".

Tapiaren azalpenen arabera, Bartzelonako kanpainan kulturari lotutako ekintzak, dantzak edo euskarazko ekitaldiak, egingo dituzte, "gure hizkuntzak Bartzelonako kaleak hartzea nahi dugulako".

'II Bandera Basque Country'

Euskadik Katalunian egingo duen kanpainako "ekintzarik potoloa" igandean izango da, 'II Bandera Basque Country' Euskaditik joandako estropadarekin. "Ikustera hurbilduko diren kataluniarrentzat esperientzia berezia izango da", esan du sailburuak.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)