Itxi

Kutxabank

EH Bilduren, ELAren eta LABen protesta, BBKren 'lapurreta' salatzeko

Erredakzioa

Gaur arratsaldean, BBK eta Vital kutxetako batzarrek onartu egingo dute bi erakundeok fundazio bihurtzea, EAJk eta PSEk adostuta. PPren eta CCOOren babesa ere jaso du operazio horrek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EH Bilduk, ELAK eta LABek deituta, 200 bat lagun bildu dira astelehen honetan Bilboko Kale Nagusiko BBKren egoitzan, protesta egiteko. Izan ere, gaur arratsaldean, BBK eta Vital kutxetako batzarrek onartu egingo dute bi erakundeok fundazio bihurtzea, EAJk eta PSEk adostuta. PPren eta CCOOren babesa ere jaso du operazio horrek.

Batzarra abiatu baino ordubete lehenago 200 bat lagun elkartu dira BBKren egoitzaren aurrean. ''Lapurrak'' oihuekin hartu dituzte barrura sartu diren batzarkideak. Horrez gain, ''Kutxabankek etxegabetzeak egiten ditu; erail egiten du'' eta ''pribatizazioari ez'' oihuak entzun dira.

Albisteak (6)

Bideoak (1)