Zentral nuklearra
18 milioiko isuna Nuclenorri, Garoña baimenik gabe ixteagatik
Erredakzioa
Lehia eta Merkatu Batzorde Nazionalak zigortu du, zentrala baimendutakoa baino sei hilabete lehenago ixteagatik.
Espainiako Merkatu eta Lehia Batzordeak (CNMC) 18,4 milioi euroko isuna jarri dio Nuclenorri (Iberdrolak eta Endesak erdibana duten enpresa), Garoñako zentral nuklearra 2012an baimenik gabe ixteagatik.
Erakunde arautzaileak prentsa-agiri batean azaldu duenez, oso arau-hauste larria izan zen Nuclenorrena, ezin baita "energia elektrikoaren ekoizpen edo hornidura gaitasuna dagokion baimenik gabe murriztu".
Nuclenorrek 2012ko abenduan erabaki zuen zentral nuklearraren esplotazioa gelditzea, hasiera batean baimendutakoa baino sei hilabete lehenago.