Itxi

EIN

BPGk 26.193 milioi gora egin du prostituzioa eta droga gehitu eta gero

Erredakzioa

Legez kanpoko edo arauturik ez dauden negozioak BPGren % 0,87 izan ziren 2010ean. Garrantzitsuenak prostituzioa (% 0,35) eta droga-trafikoa (% 0,50) dira.

Artxiboko irudia: EFE

Barne produktu gordinak (BPG) 26.193 milioi eurotan gora egin du 2013an eta 1,049 bilioitan kokatu da Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) zenbatzeko metodo berriarekin; izan ere, droga-trafikoa eta prostituzioa (9.000 bat milioi) barneratu ditu, eta baita aldaketak I+G+Baren zenbaketan ere.

Guztira, legez kanpoko edo arauturik ez dauden negozioak, legez kanpoko jokoa edo kontrabandoa esaterako, BPGren % 0,87 izan ziren 2010ean, erreferentzia urtea, ia 9.100 milioi euro.

Garrantzitsuenak prostituzioa (% 0,35 eta 3.670 milioi) eta droga-trafikoa (% 0,50 eta 5.245 milioi) dira.

Hala ere, I+G+B inbertsio bezala onartzeak (% 1,17 2010ean, 12.200 milioi baino gehiago) legez kanpoko negozioek baino eragin handiago du igoeran. Orain arte kontsumo gisa zenbatzen zuten. Bestalde, armamentu militarrean egindako gastua BPGren % 0,17 da, 1.780 milioi euro inguru.

2010etik 2013ra bitarteko kontabilitate nazionala eguneratu du EINk; izan ere, EBko herrialdeentzako araudi berria onartu zuen Bruselak.

Albisteak (1)