Itxi

2015eko Aurrekontuak

Gastu sozialari 150 milioi gehitzeko eskatuko dio PSEk Urkulluri

Erredakzioa

“Bihar jakingo dugu negoziazioekin has gaitezen hala ez”, adierazi du Mendiak. Gobernu Bilerak bihar aurkeztuko du aurrekontuen proiektua.

2015eko Aurrekontuei buruz “hitz egiten hasi aurretik”, gizarte politiketan aurreikusitako kopuruari “beste 150 milioi euro” gehitzea eskatuko dute sozialistek, gaur Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak iragarri duenez.

“Bihar jakingo dugu negoziazioekin has gaitezen hala ez”, adierazi du Mendiak. Gobernu Bilerak bihar aurkeztuko du aurrekontuen proiektua.

Hala ere, PSE-EE “zorrotz” arituko da negoziazio horietan, eta sozialisten lehentasunak enplegua eta ekonomia sustatzea, babez soziala bermatzea, zerbitzu publikoak modernizatzea edota elkartasun politikak gehitzea izanago direla azaldu du.

Ramon Rubial buruzagi sozialistari egindako omenaldian izan da gaur goizean Mendia, Mikel Torres Bizkaiko idazkari nagusiarekin eta Eider Gardiazabal Ramon Rubial Fundazioko presidentearekin batera.

“Sozialistak oso zorrotzak gara izan behar garenean, baina erantzukizunez jokatzen dugu herriak behar duenean”, berretsi du.

Gastu publikoan murrizketarik ez dute onartuko sozialistek, ezta “krisiak eragindako zauriak konpontzera” bideratuta ez dauden politikak martxan jartzea ere.

Albisteak (1)