Itxi

Bideragarritasun probak

Fernandezek kanpoko inbertitzaileei ateak irekitzearen alde egin du

Erredakzioa

Era berean, Kutxabanken presidenteak azpimarratu du bankuaren etorkizunaren inguruan “erabakitzeko eskubideari” eutsiko diotela akziodunek, bideragarritasun probetan lortutako emaitzari esker.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mario Fernandez Kutxabanken presidenteak azpimarratu du akziodunek bankuaren etorkizunaren inguruko "erabakitzeko eskubideari" eutsi egingo diotela, bideragarritasun probetan lortutako emaitzari esker. Bestalde, kapitala kanpoko inbertitzaileei irekitzeko prozesua abiatzearen alde egin du.

Fernandezek Bilbon emandako prentsaurreko batean egin ditu adierazpenok. Bertan, bideragarritasun proba horien emaitzak goraipatu ditu, Espainiako Estatuko finantza sisteman kaudimen maila altuena lortu duelako, eta zuhurtziari eta "kudeaketa profesionalari" esker izan dela adierazi du.

Agerraldian, argi adierazi nahi izan du emaitza horiekin Kutxabanken etorkizunari buruzko "erabakitzeko eskubideari" eutsiko diotela akziodunek.

Kutxabanken kontrako kanpaina bat egon dela eta horregatik "denbora asko galdu" dela salatu ostean, "behingoz" Kutxabanken etorkizuna erabakitzeko prozesua abiatu beharra dagoela aldarrikatu du; izan ere, araudiak dio aurrezki kutxa batek ezin duela bankuaren % 50 baino gehiago izan, eta BBK-k bankuaren % 57 du (Kutxak % 33 eta Vitalek % 11).

Mario Fernandezek Kutxabanken kapitalaren hazkundea defendatu du, errealitatera egokitzeko neurri gisa, eta aldaketari beldurrik izan gabe. Gainera, kapitalaren hazkunde horrek ez omen du kontrol galerarik eragingo, baina "patinetan joatetik Ferrari bat edukitzea da helburua, epeka".

"Nik Ferrari deitzen diet bankuen zerrendan agertzen diren gainerako bankuei, burtsan kotizatzen edo kotizatzeko konpromisoa hartu dutenei, eta beno, ni aurreko mailan geratzen naiz, kapitalaren hazkundean", berretsi du.

Kutxabank 3 edo 5 urteren buruan burtsara aterako dela esanez egin zituen adierazpenen harira, "kapital handitzea burtsara atera gabe" egin daitekeela jakinarazi du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)