2015eko aurrekontua
Aurrekontuko 50 milioi euro, 2012ko aparteko soldata ordaintzeko
Erredakzioa
Langile publikoek jaso ez zuten soldataren laurdena ordaintzeko izango da. Ez dute ordainketarako datarik zehaztu.
Eusko Jaurlaritzak, 2015erako prestatu duen aurrekontuan, 50 milioi euro bideratuko ditu 2012an eguberrietako aparteko soldata jaso ez zuten langile publikoei ordaintzeko.
Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak bertan behera utzi zuen ordainketaren laurdena emango dute diru-partida horrekin. Hala ere, ez du zehaztu noiz izango den ordainketa.
Neurriak ez die eragingo aparteko soldataren ordainketa eten aurretik horren zatiren bat jaso zutenei.
Gainera, hirugarren urtez jarraian, Jaurlaritzak datorren urteko aparteko soldatak urtarrilera eta uztailera aurreratuko ditu.