Itxi

2015eko aurrekontuak

425 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du Arabako Aldundiak

Erredakzioa

Datorren urterako aurrekontua aurtengoa baino % 3,2 handiagoa da eta “inbertsioan eta enpleguaren sorreran” oinarrituko da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arabako Aldundiak datorren urteko aurrekontu proiektua onartu du. 425 milioi eurokoa izango da, aurten baino % 3,2 gehiago eta “inbertsioan eta enpleguaren sorreran” oinarrituko da. Gastu soziala 4 milioi eurotan haziko da eta errepideetara, ingurumenera eta tokiko erakundeetara zuzendutako inbertsioa % 9.

Javier de Andres Arabako diputatu nagusiak eta Aitor Uribesalgo Ogasun diputatuak aurkeztu dituzten aurrekontuen ildo nagusiak. De Andresek azaldu duenez, “inbertsioan eta enpleguaren sorreran oinarrituta daude aurrekontuak, baina gastu sozialari uko egin gabe”.

Zentzu horretan, aurrekontuaren zati nagusia gastu sozialera zuzenduko dela nabarmendu du diputatu nagusiak. 150,536 milioi euro izango dira gastu sozialarentzat, aurten baino 4 milioi gehiago, % 2,7 gehiago.

2015 urteari dagokion txosten ekonomikoa Juan Antonio Zarate Arabako Batzar Nagusietako presidenteari eman dio Ogasun diputatuak. 425 milioi eurokoa da, aurten baino % 3,2 gehiago. Diputazioaren gastu ahalmena 13,4 milioi euro hazi da.

425 milioi horietatik, 370 milioi inguru “zerbitzu publikoetara zuzenduko dira, besteak beste ingurumena babestera, errepide sarea mantentzera, kultura eta kirola bultzatzera, lehen sektorea indartzera eta tokiko erakundeak finantzatzera”,  de Andresen hitzetan.

Tokian tokikp enplegua sortzeko “aparteko” inbertsioak ere aurreikusi ditu Arabako Foru Aldundiak. 50 milioi euro daude horretara zuzenduta.

Albisteak (2)

Bideoak (1)