Itxi

2013an baino % 65,9 gehiago

Kutxabankek 100 milioiko irabaziak izan ditu hirugarren hiruhilekoan

Erredakzioa

Taldearen kaudimen maila % 13,3koa da, eta 2013ean, aldiz, % 12,4koa izan zen. Palanka-efektuaren tasa % 7,4ra igo da, eta gutxienekoa % 3 da.

Kutxabank taldeak 100 milioi euroko irabazi garbia izan du aurtengo hirugarren hiruhilekoa bukatu ostean, hau da, iazko lehenengo bederatzi hilabeteetan baino % 65,9 gehiago.

Gainera, finantza entitateak kaudimen tasa hobetu du, eta bere core tier I % 13 ingurukoa da, Europako Banku Agintaritzak (EBA) 2016rako aholkutakoaren antzekoa.

Taldeak ohar baten bidez zabaldu duenez, bankurik kaudimenena izaten jarraitzen du, orain dela gutxi Europako estres frogetan agertu bezala.

Core tier I (finantzetako sendotasuna neurtzeko adierazlea) tasak puntu bat gora egin du eta, iraila bukatutakoan, % 12,9an geratu da, 2013 % 12rekin alderatuta. EBAk % 13,1ean ezarri zuen 2016ko helburua.

Taldearen kaudimen maila % 13,3koa da, eta 2013ean, aldiz, % 12,4koa izan zen. Palanka-efektuaren tasa % 7,4ra igo da, eta gutxienekoa % 3 da.

2013 urte osoan eta 2014ko lehenengo hilabeteetan egindako “ahalegin handien” ostean, kaudimena sendotzeko, Kutxabankek 280,7 milioitan mantendu du lehenengo bederatzi hilabeteetarako aurreikusita zuen konsignatzea.

 

 

Albisteak (2)