Itxi

LEP

Osakidetzak bi lan-eskaintza publiko deitzea onartu du

Erredakzioa

Aurten 374 lanpostuko deialdia egingo dute eta datorren urtean 600 ingurukoa. EH Bilduk salatu du "motz" geratuko dela.

Osakidetzan Lan Eskaintza Publikoa (LEP) deitzea erabaki du gaur Administrazio Kontseiluak.

Aurten 374 lanpostuko deialdia izango da, eta datorren urtean 600 ingurukoa. Bi deialdietan lanpostu kopuruaren erdia txanda librekoa izango da eta beste erdia barne-promoziokoa.

Osakidetzako zuzendaritzaren esanetan, sindikatuen adostasunarekin egin nahi zuen deialdia, baina ez dute lortu, eta 2014. urtea bukatzeko gutxi falta denez, aukera hori ezerezean utzi gabe, aurtengo deialdia onartzea erabaki du, txanda irekian 187 lanpostu eta barne promozioan beste hainbeste ateratzeko. Estatu espainiarrak ezarritako % 10eko muga, beraz, errespetatu egingo da.

Deialdi honen ostean, 2015ekoa onartuko du, hurrengo urteko lehenengo hiruhilekoan, eta ia 600 plaza aterako dituzte: txanda librean 300 eta barne promozioan beste hainbeste.

Bi deialdiak bateratu eta azterketak datorren urtean izango dira, uda ondoren seguruenera. Osakidetza prest dago 2016ko oposaketen deialdia sindikatuekin negoziatzeko, eta, akordioa lortuz gero, azterketak 2016an bertan egingo dira.

EH Bilduren ustez, "motz"

Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak esan du Lan Eskaintza Publikoa "motz" geratzen dela, kendu dituzten lanpostu kopurutik urrun geratzen delako.

Izan ere, sindikatuen eta Osakidetzako eragileen arabera, krisia hasi zenetik, 3.000 lanpostu galdu dira Osakidetzan.

Albisteak (3)