Itxi

Azaroko KPI

Prezioak merkatu egin dira EAEn eta Nafarroan, baina ez Estatuan beste

Erredakzioa

Duela urtebeteko datuekin alderatuta, inflazioa % 0,1 jaitsi da EAEn, eta % 0,3 Nafarroan, baina Estatuan, batez beste, % 0,4 murriztu da.

Eroski

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,1 jaitsi da azaroan Euskadin, iazko hilabete berdineko datuen aldean, eta egonkor jarraitu du aurtengo urrikoekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuaren (INE) arabera.

Batik bat, hezkuntzan garestitu dira prezioak, % 2,8 hain zuzen ere. Ondoren, sektore hauetan nabaritu da gehien garestitzea: etxebizitza (% 0,8); hotelak, kafe-etxeak eta jatetxeak (% 0,4); jantziak eta oinetakoak (% 0,4); eta elikagaiak eta edari ez alkoholdunak (% 0,4).

Bestalde, jaitsiera handienak komunikazioetan (% 5,7), aisian eta kulturan (% 1,2), garraioan (% 1), medikuntzan (% 0,2), sukalderako tresnetan (% 0,1), eta edari alkoholdunetan eta tabakoan (% 0,1) izan dira.

Nafarroan, KPIa % 0,3 murriztu da azaroan, duela urtebeteko datuen aldean, baina % 0,3 garestitu dira urritik.

Estatuan, batez beste, % 0,4 merkatu dira prezioak, argindarra eta erregaiak merkatzearen ondorioz.