Euskal industria
9 milioi bideratuko ditu Jaurlaritzak industriako makinak berritzeko
Erredakzioa
Astelehenean jarriko da martxan enpresa txiki eta ertainei zuzendutako Makineria Industriala berritzeko 2015eko plana.
Urtarrilaren 19an jarriko da martxan industria alorreko makinak berritzeko 2015eko Renove plana. Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako programak 9 milioi euroko aurrekontua izango da eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresa txiki eta ertainei zuzenduta egongo da.
Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasun Sailaren eta SPRIren helburua EAEko enpresa txiki eta ertainen artean makina berrien erosketa bultzatzea da.
Laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute EAEko enpresa txiki eta ertainek, hots, 250 langile baino gutxiago dituztenek eta 50 milioi euro baino gutxiagoko urteko negozio bolumena edota 43 milioi euro baino gutxiagoko urteko balantze orokorra dutenek.
Renove Programa honen helburu nagusiak dira euskal enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea bultzatzea.
70.000 eurorainoko diru-laguntza makina bakoitzeko
Makina berriak 70.000 euro balio behar du gutxienez (BEZa kontuan hartu gabe). Erosketa-kontzeptuan egiaztatutako gastuaren %15eko diru-laguntza emango da; gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina bakoitzeko, eta 100.000 euro enpresa bakoitzeko (erosketa bat baino gehiago subentzionatzen den kasuetan).