Itxi

'Hitzarmen historikoa'

Volkswagenen BEZari buruzko akordioa lortu dute Nafarroak eta Estatuak

Erredakzioa

Akordio horri esker, auziak ez dio kosturik eragingo Nafarroako Gobernuari. "Hitzarmen historikoa" dela adierazi dute Nafarroako agintariek.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Gobernuak eta Nafarroakoak akordioa lortu dute Volkswagenen BEZaren inguruan, Foru Ogasunari “kosturik eragingo ez dion ituna”.

Akordioari esker, argitu egin dituzte 2007 eta 2011 bitartean egindako itzulketak ordaintzeko moduaz bi gobernuen artean zeuden desadostasunak. Espainiako Zerga Agentziak 1.513 milioi euro eskatzen zizkion Nafarroako Foru Ogasunari, Volkswagen auto-enpresak ordaindutako BEZ zerga likidatzeko.

Gobernu zentralak Auzitegi Gorenera jo zuen Ogasunak jarritako auzia etetea eskatzera, Espaniako Gobernuaren eta Nafarroakoaren arteko negoziaketak errazteko.

Montoro ministroak eta Barcina Nafarroako presidenteak bilera egin dute gaur goizean Madrilen, eta bertan beste zenbait hitzarmen ere adostu dituzte.

Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako presidenteordeak esan du gaurkoa “akordio historikoa” dela, “Nafarroako foru-araubidea blindatu egiten baitu”.

Hitzarmenaren arabera, Nafarroako Ogasunak ez du Volkswageneko BEZagatik Estatuak eskatzen ziona ordaindu beharko.

Akordioa gaur arratsaldean berretsiko dute, Itun Ekonomikoaren koordinazio batzordean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)