Itxi

Salaketa

Kutxabankek Mario Fernandezen 'irregulartasun' bat salatu du

Erredakzioa

Mario Fernandezen presidentealdian ekintza irregular bat izan zela azaldu dio Kutxabankek Fiskaltzari. 243.592,02 euroko operazio irregularra salatu du entitateak.

Mario Fernandezen presidentealdian egindako ekintza irregular baten berri eman dio Kutxabankek Fiskaltzari. 243.592,02 euroko operazioa izan zela azaldu du, baina diru guztia itzuli dutela zehaztu dute. Ondorioz, kalte ekonomikoa erabat ordaindu dela gaineratu du entitateak.

Barneko ikuskaritzak “irregulartasuna” izan zela egiaztatu eta gero, Kutxabanken Administrazio Kontseiluak legedia bete eta Ikuskapen Organoen irizpideak jarraitzea adostu zuen. Horrela, informazioa Ministerio Fiskalari igorri dio, entitateak agiri batean azaldu duenez.

Antza denez, Kutxabanki zerbitzu juridikoa emateko abokatu bufete batekin kontratua sinatu zuen entitateak. Irregulartasunak kontratu horretan izan ziren. Mikel Cabieces PSE-EEko zuzendaritzako kideak harreman profesionala du bufete horrekin, EAEko sozialistek agiri batean jakitera eman dutenez. Arrazoi horregatik, militante gisa aldi baterako baja eskatu dio Cabieces berak alderdiari.

Albisteak (2)