Eroski taldea
Eroskik 22 milioi euro emango ditu ekarpenen 2014ko interesengatik
Erredakzioa
Aurreikusitako egutegiaren arabera izango dira ordainketak. 2002ko eta 2004ko ekarpenen kasuan, interesak % 3,562koak izango dira, eta % 3,062koak 2007koetan.
Eroskik 22 milioi euro emango dizkie gaur mendeko finantza ekarpenak egin zituztenei, iazko interesengatik, kooperatibak prentsa-ohar batean jakitera eman duenez.
Aurreikusitako egutegiaren arabera izango dira ordainketak. 2002ko eta 2004ko ekarpenen kasuan, interesak % 3,562koak izango dira, eta % 3,062koak 2007koetan.
2002ko lehenengo ekarpenen jaulkipenaren ondoren, Eroskik azpimarratu du epe guztiak errespetatuz ordaindu dituela interesak, eta guztira 314 milioi euro eman dizkiela inbertitzaileei.