Itxi

Kutxabank auzia

Fernandezek, Cabiecesek eta Alcortak martxoaren 12an deklaratuko dute

Erredakzioa

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiak eta Rafael Alcorta abokatuak inputatu moduan deklaratu beharko dute.

‘Kutxabank auzian’ diligentziak ireki ditu Ana Isabel Alvarez Fernandez Instrukzio Auzitegiko epaileak. Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiak, Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiak eta Rafael Alcorta abokatuak inputatu moduan deklaratu beharko dute martxoaren 12 eta 13an, Cabiecesi egindako ordainketen auzian.

Fernandez eta Alcorta martxoaren 12an igaroko dira epailearen aurretik; 13an, berriz, Cabiecesek deklaratu beharko du, hainbat lekukorekin batera, tartean Fernando Lopez de Eguilaz Kutxabankeko Giza-Baliabideen zuzendariak.

Fiskaltzak otsailaren 10an eraman zuen Auzitegira ‘Kutxabank Auzia’. Mikel Cabiecesi Kutxabankek ordaindutako 243.592 euroen inguruan deliturik dagoen aztertu behar du epaileak. Mario Fernandez presidente zela egin ziren aipatu ordainketak.

Albisteak (6)