Itxi

2015eko aurreikuspenak

EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 2,3ra igo du Urkulluk

Agentziak | Erredakzioa

Lehendakariaren esanetan, hazkunde aurreikuspen hori handiena da 2007tik. Iaz, adibidez, % 1,7 egin zuen gora BPGk.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Urkullu lehendakariak sei hamarren igo du EAEko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena (% 1,7tik % 2,3ra), eta, hori dela eta, aurten langabezia tasa % 13,7ra jaitsiko dela gaineratu du. Bilboko Euskalduna Jauregian, Ekonomia Aurreikuspenen Foroan, egin duen hitzaldian eman ditu datu horiek.

Lehendakariaren esanetan, hazkunde aurreikuspen hori 2007tik izan den handiena da. Iaz, adibidez, % 1,7 egin zuen gora EAEko barne produktu gordinak (BPG).

Zenbakiak eskuan, lehendakaria pozik agertu da: "Baikorra izango naiz, gaizki pasatu dugu eta gaur irribarretsu egon nahi dut; badakizue ez naizela euforiaren aldekoa, baina norabide ekonomiko, sozial eta politiko egokian goazela uste dut".

Halaber, % 2,3ko hazkundearen ondorioz, enplegua % 1,3 igoko dela jakinarazi du Urkulluk. Ondorioz, langabezia tasa % 13,7ra jaitsiko da.

Albisteak (2)

Bideoak (1)