Itxi

Aurreikuspenak

De Guindos: 'Martxoko langabezia datuak positiboak izango dira'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2015. urtean, Espainiako ekonomiak % 2,5 eta % 3 arteko hazkundea izango duela aurreratu du ministroak.

Martxoko eta urteko lehen hiruhilabeteko langabezia eta Gizarte Segurantzaren datuak “positiboak” izango dela esan du Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak.

Cinco Días Foroan egindako hitzaldian, egonkortasun plana apirilean aurkeztuko dutela iragarri du De Guindosek. Programa horren bitartez, hazkundea bultzatzea izango du helburu Rajoyren Exekutiboak.

2015. urtean, Espainiako ekonomiak % 2,5 eta % 3 arteko hazkundea izango duela aurreratu du ministroak.

Albisteak (1)