Itxi

Nazioarteko Diru Funtsa

Espainiako ekonomia 2015ean % 2,5 haziko dela adierazi du NDFk

Agentziak | Erredakzioa

Horrela, Espainia euroguneko ekonomia handien buruan kokatu da hazkundeari dagokionez. NDFren arabera, eurogunea % 1,5 haziko da 2015ean eta 2016an % 1,6.

Christine Lagarde NDFko zuzendaria. Artxiboko irudia: EFE

Espainiaren hazkunde ekonomikoaren iragarpenak berriz igo ditu Nazioarteko Diru Funtsak (NDF). Horrela, Espainiako ekonomia 2015ean % 2,5 haziko dela dio NDFk, eta % 2 2016an, urtarrileko aurreikuspenetan baino bost eta bi hamarren gehiago, hurrenez hurren.

Horrela, Espainia euroguneko ekonomia handien buruan kokatu da hazkundeari dagokionez. NDFren arabera, eurogunea % 1,5 haziko da 2015ean eta 2016an % 1,6, urte hasieran baino hiru eta bi hamarren gehiago, hurrenez hurren, NDFk gaur txosten batean azaldu duenez.

Datuak Espainiako ekonomiarentzako bultzada berri bat dira; izan ere, NDFk bere iragarpenak beti hobetu ditu azken bileretan.

Langabeziak, behera

Aldi berean, Espainiako langabezia-tasa handiaren beherakada bat aurreikusi du erakundeak. 2014an % 24,5ekoa zen langabezia eta 2015ean % 22,6an bukatzea espero du NDFk. 2016an % 21,1era arte behera egitea espero du nazioarteko erakundeak.

Bestalde, Espainian, Irlandan eta Alemanian inbertsio pribatuak gora egin du.

Europako testuinguruan susperraldiaren zantzuak ikusten ditu NDFk, “petrolioaren prezio baxuek, interes-tasa baxuek eta euroaren ahuleziak” lagunduta. Europako Banku Zentralak (EBZ) martxan jarritako likidezia programak ere susperraldiari lagunduko dio.

Albisteak (4)