Bizkaiko BPG
Bizkaiko ekonomia % 2,6 haziko dela aurreikusi du Cebekek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, aurten lurraldean 8.000 lanpostu sortuko dituztela uste du patronalak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Bizkaiko ekonomiaren hazkundearen aurreikuspena % 2,6ra igo du Cebek patronalak. Gainera, aurten lurraldean 8.000 lanpostu sortuko dituztela aurreikusi du.
Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioko presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur Bilbon, elkarteak asteazkenean egingo duen batzar nagusia dela eta. Agerraldian, Bizkaiko ekonomia "suspertzen" ari dela adierazi du patronaleko buruak, baina oraindik ere "zailtasunak" daudela gaineratu du. Horren aurrean, industriaren pisua berreskuratzeari "ezinbestekoa" iritzi dio.
Bestalde, Francisco Javier Azpiazu Cebekeko idazkari nagusiak nabarmendu du % 2,6ko aurreikuspena "garrantzitsua" dela, batik bat zortzi urteko krisiaren ostean.
Cebeken esanetan, "merkatuaren narriadura bukatu egin da". Hala ere, enplegua sortzeko orduan, Bizkaia, ekoizpen egituraren beraren ondorioz, "atzeratuta" dagoela ohartarazi du.