Finantziazio eredua
AHT ekonomikoki jasangarria ez dela ohartarazi du Kontu Auzitegiak
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, etorkizunean egoerak okerrera egin dezakeela adierazi du Kontu Auzitegiak; izan ere, Inbertsioen Europako Bankuak Adifi emandako maileguak itzultzeko lanak izango dituzte.
Abiadura handiko trenbideak finantzatzeko egungo ereduarekin azpiegitura “epe luzera ekonomikoki jasangarria ez” dela uste du Kontu Auzitegiak, “zorra oso handia delako”.
Gainera, etorkizunean egoerak okerrera egin dezakeela adierazi du Kontu Auzitegiak; izan ere, Inbertsioen Europako Bankuak Adifi emandako maileguak itzultzeko lanak izango dituzte.
Kontu Auzitegiko 2013ko datuen arabera, 2017tik aurrera 9.142 milioi euroko zorra ordaintzen hasi beharko da Adif.
Tren azpiegituretako finantziazioaren ikuskatze txostena (2011-2013) onartu zuen Kontu Auzitegiak bere azken osoko bilkuran.
Kanon
Adifek Renferi kobratzen dion kanona hizpide izan du erakundeak txostenean; izan ere, operadore publikoarekin lehian sartuko diren enpresa pribatuei ere kobratuko die etorkizunean. Kanona azpiegituraren mantentze-lanetarako kostuak ordaintzeko eta “jasangarritasun ekonomiko bermatzeko nahikoa” ez dela ziurtatu du Kontu Auzitegiak.
Renferekin lehiatzeko prest agertu diren operadore pribatuek, eta baita operadore publiko berak ere, bidaiarien trafikoa errentagarria izateko tasak merkatzea eskatu eta gero argitaratu du txostena Kontu Auzitegiak.