Itxi

2015erako aurreikuspenak

Erkideko kooperatibak % 7 haziko dira 2015ean, aurreikuspenen arabera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurten 1.000 lanpostu sortzea aurreikusten du Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Erkide Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa osatzen duten kooperatiben fakturazioa % 7 haziko da aurten, federazioak egindako aurreikuspenen arabera; iaz, ostera, salmentak % 1,2 jaitsi ziren.

Mondragon Taldea Erkideko partaide da eta, hain zuzen ere, federazioan izena emanda dauden 928 kooperatibetatik 846 Mondragon Taldekoak dira.

Javier Goienetxea Erkideko presidente eta Agustin Mendiola zuzendariak prentsaurrekoa eskaini dute gaur 2014ko balantzea eta 2015eko aurreikuspenak aurkezteko.

Goienetxeak azaldu du Erkideko kooperatibek% 11ko hazkundea izan dutela maiatza bitartean eta, beraz, litekeena dela urte amaieran "espektatibak gainditzea".

Aurreikuspenak betetzen badira, 1.000 lanpostu berri sortuko ditu aurten Erkide federazioak -iaz 954 lanpostu galdu ziren-, eta Goienetxeak adierazi du urte hasieran 342 enplegu sortu direla.

Bestalde, 2015ean 50 kooperatiba berri federazioan sortzea aurreikusten du Erkidek (iaz 42 sortu ziren). Maiatza bitartean 46 kooperatiba berri sustatu dituzte, batez ere, industria alorrekoak.

2014ko emaitzak

2014ko emaitza ekonomikoei dagokionez, Goienetxeak adierazi du Erkideko kooperatibek 6.500 milioi euro fakturatu zituztela iaz, 2013an baino % 1,2 gutxiago.

Guztira 41 kooperatiba berri sortu ziren iaz (846) eta 963 lanpostu galdu ziren. Guztira, 30.926 langilek lan egiten dute Erkideko kooperatibetan.

Gaur egun, euskal kooperatiben % 80 Erkide federazioko kide dira, eta enpleguari eta fakturazioari dagokionez, berriz, % 98a osatzen dute.

Bideoak (1)