Itxi

TXOSTEN EKONOMIKOA

2016an krisi aurreko BPGa berreskuratuko du Euskadik, BBVAren arabera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Rafael Domenech BBVAko ekonomialariaren arabera, bi urtean 30.000 lanpostu inguru sortuko dira, eta enplegua arlo guztietan sortuko da.

Rafael Domenech BBVA Researcheko Ekonomia Garatuen burua. EFE.

Euskal Herriko hazkunde ekonomikoa urte honetan nabarmen bizkortuko da, Barne Produktu Gordina % 2,7 hazita. Hala iragarri du gaur BBVA erakundeak, Euskal Herriko ekonomiaren egoeraz egin duen txostenaren aurkezpenean. Horren arabera, hazkundeak 2016an bide berean jarraituko du, eta % 3ra iritsiko da. Krisi aurreko garaian baino maila altuagoan egongo da BPGaren adierazlea.

Rafael Domenech BBVA Researcheko Ekonomia Garatuen buruak eta Peio Belausteguigoitia BBVAren Euskadiko Lurralde arduradunak aurkeztu dute txostena gaur prentsaren aurrean. Domenech ekonomialariaren arabera, bi urtean 30.000 lanpostu inguru sortuko dira, eta enplegua arlo guztietan sortuko da.

BBVAren Ikerketa Sailaren ikerketak jaso duenez, ekonomiaren hazkundea bi zutabetan oinarritzen da; batetik, enpleguaren hazkundean, eta bestetik, produktibitatearen handitzean. Hale ere, Domenechen aburuz, beharrezkoa da Euskadiko enpresek gehiago esportatzea, eta horretarako merkatu gehiagotara zabaltzeko premia nabarmendu du.

Ikerketak datu kezkagarri bat ere jaso du: aktibitate tasa jaisten ari da, bereziki biztanleria zahartzen ari delako. Hori da, Domenechen hitzetan, Euskadiren erronka nagusia.

Albisteak (3)