Itxi

Arabako enpresaburuak

Roberto Larrañaga, SEAren hautagaia Confebaskeko presidente izateko

Agentziak | Erredakzioa

Uztailaren 20an erabaki beharko du Confebaskeko Kontseilu Nagusiak Arabako patronalaren hautagaia onartzen duen.

Roberto Larrañaga Confebaskeko hurrengo presidentea izateko proposatzea erabaki dute SEAko Batzorde Exekutiboak eta Batzarrak arratsaldean, Gasteizen, Arabako patronalak jakinarazi duenez.

Erabakia hartu eta gero, lehendakariari, Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako sailburuari, Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburuari, Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteari, Cebeki eta Adegiri eman die proposamenaren berri SEAko presidenteak.

Confebaskeko Estatutuak betez, uztailaren 20an aurkeztuko dio Larrañagaren hautagaitza Arabako patronalak Batzorde Exekutiboari, eta egun horretan bertan berretsi beharko du Confebaskeko Kontseilu Nagusiak.

Roberto Larrañaga Oyanguren (Eibar, 1958) enpresaburua Gasteizen bizi da 1981az geroztik. Eraikuntza eta sustapen sektorearekin lotura du. Zikotz SA Arabako enpresa zuzentzen du. Konpainia 1984an sortu zuten.

Albisteak (1)