Itxi

Europako Banku Zentrala

EBZk premiazko kreditu gehiago eman dizkio Greziako Bankuari

agentziak | erredakzioa

"EBZren gobernu kontseiluak telekonferentzia egin du gaur, eta Greziako Bankuaren eskaera onartzea erabaki du", baina ez du zenbatekoaren berri eman.

Tsipras

Europako Banku Zentralak premiazko kreditu gehiago eman dizkie Greziako bankuei, seigarren egunez jarraian, EBZko iturriek jakitera eman dutenez.

"EBZren gobernu kontseiluak telekonferentzia egin du gaur, eta Greziako Bankuaren eskaera onartzea erabaki du", adierazi dute aipatu iturriek, baina ez dute zenbatekoaren berri eman.

"Beharrezkoa bada, datozen 24 orduetan" bilduko da berriro gobernu kontseilua, Greziako bankuen likidezia aztertzeko.

Jens Weidmann Alemaniako Bundesbankeko presidenteak Greziako Gobernuari egotzi zion atzo kapital ihesaren errua, eta Greziako bankuen kaudimena zalantzan dagoela azpimarratu zuen, premiazko laguntzen mendekotasuna dutelako.

Weidmannen esanetan, laguntzak dira Greziako bankuen "finantziazio iturri bakarra", eta horrek kolokan jartzen du horren egonkortasuna.