Euskaltel Burtsara
Albak 96,4 milioi euro inbertitu ditu Euskaltelen % 8 eskuratzeko
AGENTZIAK
Alba Finantza Korporazioa Euskaltelen % 8,02ko partaidetzaz jabetu da telefoniako euskal operadoreak akzioak saltzeko aurkeztu duen eskaintza publikoan.
Alba Finantza Korporazioak, March taldearen balore-zorroak kudeatzen dituen sozietateak, Euskaltelen 10,15 milioi akzio erosi ditu, titulu bakoitzaren truke 9,50 euro ordainduz. Beraz, 96,4 milioi euro inbertitu ditu.
Beste inbertitzaile batzuek zenbat erosi dituzten zabaldu ez bada ere, March taldearen sozietatea Euskaltelen akziodun nagusienetakoa bihurtu da.
Telefonia-operadoreak 80,4 milioi akzio aterako ditu burtsara, bere kapitalaren % 63,5. Zenbateko hori % 69,9raino igo daiteke akzio-banatzaileek euren green shoe izeneko erosketa-aukerak gauzatzen badituzte.
Euskaltelen akzioak ekainaren 1ean, asteazkenean, hasiko dira burtsan kotizatzen.