Itxi

Negoziazioa kolektiboa

LAB 'pozik' agertu da Confebaskek bilera bertan behera utzi ondoren

Agentziak | Erredakzioa

“Prekarietatea inolako mugarik gabe zabaltzen ari den patronal bati errespeturik” zor ez diotela adierazi du Etxaidek. Bestalde, sindikatu abertzalearen jarrera kritikatu dute UGTk eta CCOOk.

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Confebaskek ostiraleko bilera bertan behera utzi ondoren, ?pozik? azaldu da Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia, ?antzerki hutsa zelako?. Estatuan adostutako negoziazio kolektiboaren akordioa Euskadira ekartzeko aukera aztertzea helburu zuen bilerak.

Gipuzkoako lan-harremanen inguruan jardunaldia antolatu du LABek Donostiako Kursaalean. Etxaideren ahotan, akordio hipotetiko horretan ?parte hartzeko aukera hasieratik baztertzeaz gain?, akordioa lortzeko "oztopo bat" izango zela ohartarazi zuen sindikatu abertzaleak.

Zentzu horretan, Confebaskek ?modu baketsu eta adostu batean PPren lan-erreforman diseinatutako lan merkatua ezarri? nahi duela salatu du Etxaidek.

Prekarietatea salatzeko bilerara bi langile bidali behar zituela iragarri zuen sindikatuak. Confebaskek LABen jarrera kritikatu zuen. ?Prekarietatea inolako mugarik gabe zabaltzen ari den patronal bati errespeturik? zor ez diotela adierazi du sindikatu abertzaleko idazkari nagusiak. Gainera, Confebaskek ?LAB legez kanpo uztea? eskatu zuela gogorarazi du Etxaidek.

Bilera bat berriz deitzeko eskatu dio UGTk Confebaski

Bestalde, Estatuko akordioa aztertzeko beste bilera bat berehala deitzea eskatu dio Euskadiko UGTk Confebaski.

Confebasken barruan desadostasunik izan ez dela uste du UGTk, eta gertatutakoaren errua LABi bota dio. UGTren hitzetan, ?bere jarrerarekin bilera boikotatu du, milaka euskal langilek bizi duten egoera bazterrean utziz?.

Aldebiko bilerak beharrezkoak direla berretsi du CCOOk

Patronalekin aldebiko bilerak egitea beharrezkoa dela berriro esan du gaur Unai Sordo Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak. ?Orain edo uda ondoren negoziazio kolektiboari blokeoa? kendu behar diotela uste Sordok, baina elkarrizketen emaitzekin ?eszeptiko? agertu da.

Era berean, LABen jarrera gogor kritikatu du CCOOko buruzagiak. Bilera ?antzerki eta txingotekeria? bihurtu nahi izatea leporatu dio Sordok sindikatu abertzaleari. ?Elkarretaratze bat deitu eta negoziazio kolektiboari trufa egin dio LABek, egunkarietan argazki bat bilatuz?, erantsi du.

Albisteak (3)

Bideoak (1)