Greziako erreferenduma
Euroak behera egin du greziarrek erreferendumean 'ez' esan ondoren
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
% 1,4 erori da euroa AEBko dolarrarekin alderatuta, eta 1,0955 dolarrean kokatu da.
Euroak behera egin du gaur Grezian egin duten erreferendumaren ondoren. Hartzekodunek proposatutako neurriei ezezkoa eman diete greziarrek.
% 1,4 erori da euroa AEBko dolarrarekin alderatuta, eta 1,0955 dolarrean kokatu da. Japoniako yenarekin alderatuz gero, jaitsiera % 2,1ekoa izan da eta 133,5 yenean kokatu da.
Dolarrak, berriz, gora egin du, 122,05 yeneraino. Zeelanda Berriko eta Australiako dolarrek behera egin dute; % 0,8 hain zuzen ere.