Itxi

Maiatzeko datuak

Industria ekoizpena % 2,7 igo da EAEn eta % 4,8 Nafarroan

aGentziak | Erredakzioa

Garraioaren eta egurraren sektoreek gorakada nabarmenak izan dituzte 2014ko maiatzeko datuekin alderatuta.

Langiea lanean makinarekin

Urtebetean (2014ko maiatzetik 2015eko hil maiatzera) % 2,7 hazi da industria ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 4,8, Nafarroan, gaur Espainiako Estatistika Institutuak emandako datuen arabera.

2015ean, batez beste, % 1 hazi da industria ekoizpena EAEn, eta % 0,8, Nafarroan.

Foru erkidegoan, energia alorreko industriak (% 31), metalaren industriak (% 9,5), garraio (% 3,3) eta paper, egur eta altzari sektoreak (% 3,1) hazi dira gehien. Beherakaden artean, manufaktura-industria (- % 2,4) eta nekazaritzako elikagaien sektorea (- % 5,5) dira aipagarrienak.

EAEri dagokionez, garraio materiala (% 9,7), makineria (% 9,5) eta egur, paper eta arte grafikoen sektoreak (% 7,7) igo dira gehien.