Itxi

Burtsa

Ibex35 % 2,22 jaitsi da, otsaileko mailara, Greziak ezetz esan ostean

agentziak | erredakzioa

Arrisku saria 160 puntu ingurura igo da, eta Espainiako indize nagusiak, Ibex35ek, 239,7 puntu galdu ditu, eta 10.540,1ean geratu da.

Espainiako burtsaren indize nagusiak, Ibex35ek, % 2,22ko beherakada izan du, eta 10.500 puntuko mailan geratu da, otsailetik izan duen maila baxuenean, greziarrek hartzekodunen erreskatearen baldintzei uko egin ostean.

Arrisku sariak gora egin du, 160 punturaino, eta Ibex35en beherakada 239,7 puntukoa izan da, eta 10.540,1 puntuko mailan geratu da.

Ibex35eko balore nagusiak negatiboan geratu dira gaurko itxieran: BBVAk % 3,25eko galera izan du; Santanderrek, % 2,28koa; Repsolek, % 2,78koa; Telefonicak, % 2,27koa; Iberdrolak, % 2,07koa; eta Inditexek, % 1,73koa.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)